jueves, 1 de diciembre de 2011

Egun batetan, 40.000 txori baino gehiago, goseak eginda eta nekatuta zeudela, itsasontzirantz abiatzen dira. Hegan dabiltza Lurra desagertu zenetik eta janaria eta leku baten bila ari dira. Arazo larri bat da, gose asko dute eta haien janaria itsasontziko tripulatzaileak izan daitezke. Burbujak bere errua dela pentsatzen du, txori bat aurkitu zuelako, eta bere gurasoak haren bila etortzen direla pentsatzen du.

Julianek kapitainari esaten dio Ainhoaren jarrera, itsasontzitik doalako ligatzen kapitainak ezer esan barik. Ricardo ez dio ia garrantzirik ematen, bere alaba oraindik txikia dela eta jokoak direla pentsatzen duelako. Baina bere alaba 18 urte inguru ditu, eta oso haserre jarriko da bere mutil-laguna(Gamboa) nor den jakitean.

Palomares ziur dago kapilla bat jarri behar dela itsasontzian baina kapitainak esan dio ezetz. Baina Palomares ez da konforme geratzen eta azkenean ondo ateratzen zaio jokaldia, kapilla jartzen du. 
Denak beldurturik daude. Juliak itxaropena du berak egin dituen kalkuluekin, lurra egon behar da nonbait, eta egun batzuetan aurkituko dute. Baina denek dakite ez dela hain erraza. Ez dago janari askorik, bakarrik bi hilabetetarako, bidaia iraun behar zuen denborarako. Fruta eta barazkirik gabe hilabete batzuetan eskorbutoz hilko dira.

Itsasontziko kaxetan begiratzen ari direla, hor egon behar ez zen kaxa bat aurkitzen dute, eta kronometro bat dauka denbora atzera eginez. Ez dakite zertarako balio duen, baina bakarrik geratzen dira 13 ordu eta 22 minutu.

Pitik, denok erlaxatzeko eta elkarrekin gehiago ezagutzeko, 5 minutuetako zitak antolatu nahi ditu itsasontziko gazteen artean. Juliak ez dio uzten, baina azkenean, jendea nola dagoen ikusita, Juliak baietza ematen dio Pitiri.
Ricardo, eguneroko bizitza mantentzen saiatzen da, baina dena konplikatzen da hegazkin bat uretara erortzen denean Estrella Polar itsasontziaren ondoan. Hegazkin horretako kaxa beltzak hartu behar dituzte, itsasontzirako beharrezkoak direlako, eta Ulises da bakarra uretan 90 metro behera jeisteko.

Vilma arazoak ditu bere haurdunaldian eta ospital batera joan behar da. Biana kapitainak esaten du ezetz, Vilma ez dela joango ospital batera, beraz, Palomares asko haserretzen da.

Itsasontziko gazteek ez konturatzeko, debekatuta dute gainaldera igotzea. Gazteek beren geletan daude; mutilek nesken elkarrizketak etzuten ari dira, Piti "morsez" bidaltzen dio Estelari amodiozko mezua berak pentsatzeko Ramiro izan dela, Ramirori gustatzen baitzaio Estela, eta elkarrekin geratzen dira.

Valeria egun guztian zehar dago zarata arraroak entzuten eta ezin du ahaztu bere amak kontatu zion beldurrezko istorio bat. Istorioan mamuak agertzen zien, beldur asko ematen zutenak; baina kapitaina Valeria lasaitzeko esten dio nola alde egiten duten mamuak, eta beraz ez direla gehiago agertuko.

martes, 29 de noviembre de 2011

Estrella Polar itsasontzian igotzen dira, ikasle eta tripulatzaile batzuk, bi hilabeteko bidaia egiteko, baina gau bertan, munduan katastrofe bat gertatu zen, Suitzak eraginduta, partikula azeleragailuaren ezabapenagatik, eta horren ondorioz Lurra desagertzen da.

Lehenengo egunean itsasontziko tripulatzaile gazteenak itsasoan igeri egiten dute eta elkarren artean ezagutzen dira. Baina helduek ez dute oraindik sinisten Lurra desagertu dela eta erantzunak bilatzen ari dira.

Pitiri, emakumeak asko gustatzen zaizkionez, Ainhoari bainujantziaren goiko aldea apurtzen dio neska uretara botatzean. Inork ez da konturatu nor izan den eta denok pentsatzen dute Ulises izan dela, Ainhoa barne.

Kezkagarriena ez dago itsasontzian, uretan baizik. Zerbait Vilmari koska egin dio hankan, eta min asko dauka. Azkenean, Burbuja da animali arraro hori hartzen duena, inork ez daki zer den.

Valeria, itsasontziko txikiena, txisa egin du ohean eta ez daki nola egin bere aita(kapitaina) ez konturatzeko. Kapitaina konturatzen da, baina ez daki oso ondo zer egin behar duen gauza hauen aurrean, bere emaztea zelako Valeria eta Ainhoaz okupatzen zena.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Pertsonaiak

Ricardo Montero: Estrella Polar itsasontziko kapitaina da. Bi alaba ditu, Ainhoa eta Valeria. Bere emaztea hil egin zen, beraz, bidai honetan bere bi alabak berarekin doaz. Pertsona ona da, eta nahi duena da bere tripulazioa ondo egotea. Julia Wilson medikuaz maitemintzen da.

Julián de la Cuadra: Itsasontziko lehenengo ofiziala da. Izaera pixka bat zaila dauka, eta batzuetan zakarra. Ricardoren laguna da, aspalditik ezagutzen baitira. Duela urte asko bere semea(Ulises) eta bere emaztea utzi zituen. Salomez maitemintzen da, itsasontziko sukaldaria. Julia medikuak aztertzen du Julianek prostata minbizia duela, baina ez du nahi inork jakitea.

Salome: Itsasontziko pertsona guztien ama bezalakoa da. Sukaldaria da, berak egiten du guztiontzat janaria. Burbuja bere anaia da, eta Julian bere mutil-laguna izango da telesailan zehar.

Burbuja: Marinel bat zen baina istripu bat eduki zuen eta burbuila bat geratu zitzaion buruan, horregatik dauka haur baten nortasuna. Bere lagunmina Valeria da.

Julia Wilson: Itsasontziko zientzialaria da. Segurtasun handia dauka berarengan. Maitasun asko du Valeriarengan, eta kapitainarengan ere izango du.

Ernesto Gamboa: Itsasontziko irakaslea da, beste gizon bat izango zen baina hark hil zuen. Telesailako gaiztoa da, eta horrelakoa da bere lehenaldian ez zuelako bizitza onik izan.

Valeria: Kapitainaren alaba gaztea da. Denok zaintzen eta laguntzen dute Valeria, neska alaia eta oso ona delako. Bere lagunmina Burbuja da.

Ulises: Itsasontziko gazte rebelde eta txuloa da, baina pertsona ona ere da. Bere helburua itsasontzian bere aita aurkitzea zen, Julian. Gero oso ondo konpontzen dira. Ainhoaz maitemintzen da.

Ainhoa: Kapitainaren alaba zaharra da, eta Valeriaren ahizpa. Neska azkarra da, eta Gamboarekin erlazio bat izaten du, baina Ulisesengatik uzten du eta berarekin joaten da.

Vilma: Neska gogorra da, langilea eta serioa. Zure ondoan badago, neska ona da eta beti laguntzen dizu. Haurdun dago, itsasontzian sartu baino lehen. Piti bere mutil-laguna izango da.

Piti: Itsasontziko gazte txuloa da. Bakarrik ligatzea inportatzen zaio, neskak asko gustoko ditu, baina pertsona ona da eta denborarekin Vilmaz maiteminduko da eta bere mutil-laguna izango da.

Palomares: Itsasontziko apaiza da. Inozoa eta lasaia da, eta itsasontzian igotzen da libre sentitzeko. Geroago ez du izango nahi apaiza izatea. Vilmaz maiteminduko da.

Ramiro: Borrokalaria da, ez du nahi desberdina sentitu nahi, asko borrokatu du Estrella Polarrean sartzeko, eta bere neska-laguna lurran uzten du. Gamboaren laguna izango da, baina berak ez du nahi.

Estela: Erromantikoa da, pertsona ona eta mutilei asko gustatzen zaie.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Aurkezpena

Blog hau El Barco telesailari buruzkoa da. Bolgean lehenengo pertsonaien izenak eta nortzuk diren agertuko dira, eta gero telesaila doan heinean zer gertatu den azalduko dut, zertaz doan eta zer pasatu den esan ondoren.

Estrella Polar deituriko itsasontzi batean igotzen dira, ikasle eta tripulatzaile batzuk, bi hilabeteko bidaia egiteko, baina gau bertan, munduan katastrofe bat gertatu zen, Suitzak eraginduta, partikula azeleragailuaren ezabapenagatik, eta horren ondorioz Lurra desagertzen da.

Ulises eta Ainhoa

Ulises eta Ainhoa

Burbuja eta Valeria

Burbuja eta Valeria