Denak beldurturik daude. Juliak itxaropena du berak egin dituen kalkuluekin, lurra egon behar da nonbait, eta egun batzuetan aurkituko dute. Baina denek dakite ez dela hain erraza. Ez dago janari askorik, bakarrik bi hilabetetarako, bidaia iraun behar zuen denborarako. Fruta eta barazkirik gabe hilabete batzuetan eskorbutoz hilko dira.
Itsasontziko kaxetan begiratzen ari direla, hor egon behar ez zen kaxa bat aurkitzen dute, eta kronometro bat dauka denbora atzera eginez. Ez dakite zertarako balio duen, baina bakarrik geratzen dira 13 ordu eta 22 minutu.
Pitik, denok erlaxatzeko eta elkarrekin gehiago ezagutzeko, 5 minutuetako zitak antolatu nahi ditu itsasontziko gazteen artean. Juliak ez dio uzten, baina azkenean, jendea nola dagoen ikusita, Juliak baietza ematen dio Pitiri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario