Ricardo Montero: Estrella Polar itsasontziko kapitaina da. Bi alaba ditu, Ainhoa eta Valeria. Bere emaztea hil egin zen, beraz, bidai honetan bere bi alabak berarekin doaz. Pertsona ona da, eta nahi duena da bere tripulazioa ondo egotea. Julia Wilson medikuaz maitemintzen da.
Julián de la Cuadra: Itsasontziko lehenengo ofiziala da. Izaera pixka bat zaila dauka, eta batzuetan zakarra. Ricardoren laguna da, aspalditik ezagutzen baitira. Duela urte asko bere semea(Ulises) eta bere emaztea utzi zituen. Salomez maitemintzen da, itsasontziko sukaldaria. Julia medikuak aztertzen du Julianek prostata minbizia duela, baina ez du nahi inork jakitea.
Salome: Itsasontziko pertsona guztien ama bezalakoa da. Sukaldaria da, berak egiten du guztiontzat janaria. Burbuja bere anaia da, eta Julian bere mutil-laguna izango da telesailan zehar.
Burbuja: Marinel bat zen baina istripu bat eduki zuen eta burbuila bat geratu zitzaion buruan, horregatik dauka haur baten nortasuna. Bere lagunmina Valeria da.
Julia Wilson: Itsasontziko zientzialaria da. Segurtasun handia dauka berarengan. Maitasun asko du Valeriarengan, eta kapitainarengan ere izango du.
Ernesto Gamboa: Itsasontziko irakaslea da, beste gizon bat izango zen baina hark hil zuen. Telesailako gaiztoa da, eta horrelakoa da bere lehenaldian ez zuelako bizitza onik izan.
Valeria: Kapitainaren alaba gaztea da. Denok zaintzen eta laguntzen dute Valeria, neska alaia eta oso ona delako. Bere lagunmina Burbuja da.
Ulises: Itsasontziko gazte rebelde eta txuloa da, baina pertsona ona ere da. Bere helburua itsasontzian bere aita aurkitzea zen, Julian. Gero oso ondo konpontzen dira. Ainhoaz maitemintzen da.
Ainhoa: Kapitainaren alaba zaharra da, eta Valeriaren ahizpa. Neska azkarra da, eta Gamboarekin erlazio bat izaten du, baina Ulisesengatik uzten du eta berarekin joaten da.
Vilma: Neska gogorra da, langilea eta serioa. Zure ondoan badago, neska ona da eta beti laguntzen dizu. Haurdun dago, itsasontzian sartu baino lehen. Piti bere mutil-laguna izango da.
Piti: Itsasontziko gazte txuloa da. Bakarrik ligatzea inportatzen zaio, neskak asko gustoko ditu, baina pertsona ona da eta denborarekin Vilmaz maiteminduko da eta bere mutil-laguna izango da.
Palomares: Itsasontziko apaiza da. Inozoa eta lasaia da, eta itsasontzian igotzen da libre sentitzeko. Geroago ez du izango nahi apaiza izatea. Vilmaz maiteminduko da.
Ramiro: Borrokalaria da, ez du nahi desberdina sentitu nahi, asko borrokatu du Estrella Polarrean sartzeko, eta bere neska-laguna lurran uzten du. Gamboaren laguna izango da, baina berak ez du nahi.
Estela: Erromantikoa da, pertsona ona eta mutilei asko gustatzen zaie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario